Hasieran, taldearen osatze eta sendotze garaian, dantzaldi eta emanaldien kalendario guztia Euskal Herriko geografian barrena burutzen eta garatzen zen. Baina 80. hamarkadaren erdi aldera, taldea atzerrira ateratzen hasten da eta nazio arteko jaialdietan parte hartzen aldika:
1985:
Fira i Festes de L´Ascensio, Granollers-en;
1.Munduko Folklore Jaialdia, Munich-en, Musika sailean 3. Saria eskuratuz.
1987:
II World Folkdance Festival / II Munduko Folklore Jaialdia, Mallorcan, Musika sailean 1. Saria lortuz.
XXV Pirinioetako Nazio-arteko Jaialdia, Jaca-n.
1988:
XIII Romería Internacional Galega, Santiago de Compostela-n.
1989:
Hirugarrenez parte hartzen du World Folkdance Festival / Munduko Folklore Jaialdia, berriro Mallorca-n, Musika-Tresnen Sari Berezia lortuz.
1990:
Ihauterietako Nazioarteko Jaialdia, Pernik-en (Bulgaria);
Torrevieja-ko Euskal Kultura-Astea
1992:
Sevillako Erakustazoka Unibertsalean parte hartzen du, eta baita honen barruan ospatutako Euskadiko Egunean.
1995:
Hampsire (Inglaterra)-ko Nazioarteko Jaialdia
1997:
Flandriara (Belgika) bidaiatu zuen, Westerloo-ko Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko.
1998:
Lisboako Erakust-azoka Unibertsalean parte hartzen du, eta baita beronen barruan izandako Euskadiko Egunean
Alakanteko San Juan Jaiak..
1999:
Croacia-ra bidaia, Corçula eta Zagreb-eko Nazioarteko Jaialdietara
2000:
Barcelonako Turismo Feria, eta Hospitalet-eko Jaiak;