EKINTZAK

ERROMERIAK

ErromeriaUdaletxeak sustaturiko kanpaina baten barruan, euskal folklorea hiritar arruntari ezagutarazteko, BETI JAI ALA-kI urte batzuk daramatza Basurtun erromeriak antolatzen aldika aldika.

Erromeriotan, taldearen soinulari eta dantzariek hainbat dantza eta ohitura ezagutzera ematen dituzte, bide batez ikusleak parte hartzera gonbidatuaz; hori baita ekitaldi hauen helburu garrantzitsuenetakoa: folklorearen bitartez jai giroan bat egitea nahi duten guztiek.

Orain arte, egin izan diren erromeria guztiak arrakastatsuak izan dira, ikusle eta parte hartze ugariarekin. Horrela, garai batean gure herrietan bizi izan ohi zen jai giroaren antzekoa berreskuratzea lortu izan da.

DANTZARI TXIKIEN ALARDEA

alardea2002 urtean, taldeak dantzari txikien alardea lehenengo aldiz antolatu zuen. Bizkaiko alde guztietako hamar talde ekarri zituen. Orduz geroztik, ekitaldi hau urtero ospatzen da urrian, ikusle eta taldeen aldetik gero eta gogo haundiagoarekin.

Alardean, ume-talde guztiek pasakalle luze bat egiten dute Basurtuko kaleetan zehar eta dantza ekitaldiak auzoko bazter guztietan. Azkenean, talde guztiak batu egiten dira Aita Donosti enparantzan, denen arteko dantza ekitaldi bat burutzeko.

Horrelako jarduera bat burutzea oso onurakorra da. Alde batetik, aukera ematen du auzoa lankide bihurtzeko, BETI JAI ALAI taldea ezagunago egiteko lanean; eta, bide batez, talde desberdinetako neskato-mutikoek beren esperientziak elkarrekin trukatzeko aukera daukate.

AGATE DEUNA

Otsailaren 4an Basurtuko kaleek, Euskal Herrian hain sustraitutako jaiade  Santa Ageda bezpera ere ospatzen dute, BETI JAI ALAI taldearen eskutik.

Taldeko kideak, behingoko koru bat osaturik, auzoko bazterrik bazter dabiltza abesten, musika lagun eta, nola ez, makilik, farolik eta poltserorik falta gabe, usadioa den bezala. Azpimarratzeko da auzotarrek nola errazten duten poltseroen lana, goiko lehioetatik jaurtikiz txanponak paperean bilduta, koruaren lana saritu nahian. Eskuzabaltasuna are nabariago da dendarien aldetik, tabernarien aldetik batez ere.

OLENTZERO

Gabonak iritsitakoan, abenduaren 24an, Olentzero Basurtuko mutiko eta neskatoengana ere hurreratzen da BETI JAI ALAIren bitartez.

Ospakizun berezi horretarako, taldeko kide guztiek kaleetan abesten dute euskal gabon-kanta sorta zabala. Amaieran, Olentzerori su eman eta erraustu egiten da, auzotar guztiek parte hartzen dutelarik, eta, Gabon afariaren hasiera aurreratzeko bezela, taldeak jende guztiarentzako txistorra mokaduak prestatzen ditu.

Azpimarratzeko da ekintza hau oso errotuta dagoela Basurtun, urtero urtero aspaldi hutsegin gabe ospatzen baita. Taldeak bere aldetik ardura haundia jartzen du ekintza hau prestatzen: gabon-kantak ensaiatu, Olentzeroren irudia atondu, eta ekitaldi-amaieran biltzen den jende guztiarentzako txistor jana paratu.